 2026ko azaroaren 4a / 4 de noviembre de 2026 |
Gure BerriakUrriko berriak / Noticias de octubre |
Familia agurgarriak: urriko jardueren eta albisteen laburpena partekatzen dugu zuekin. Queridas familias: compartimos un resumen de las actividades y noticias de octubre. |
 JARDUERAK / ACTIVIDADES Gau Beltza: Urnietatik Donostiako OspitaleraGau Beltza: de Urnieta al Hospital Donostia Ikastetxeak antolatutako Gau Beltzak Urnietako kaleak zeharkatu ditu. Jende ugari hurbildu da herrian barrena egindako ikuskizuna ikustera eta ospakizuna gertutik jarraitzera. La Gau Beltza organizada por el colegio ha recorrido las calles de Urnieta. Numerosas personas se han acercado para ver el espectáculo a su paso por el municipio y seguir de cerca la celebración. Urnieta · Argazki galeria / Galería de fotos Donostiako Ospitalean / En el Hospital DonostiaSalestarrak Magale Urnietako ikasleek Donostiako Ospitalera eraman dute Gau Beltza, bertan dauden haurrek ere ospakizun honetan parte hartzeko aukera izan dezaten. El alumnado de Salestarrak Magale Urnieta ha llevado la Gau Beltza al Hospital Donostia para que los niños y niñas que se encuentran allí también puedan participar en esta celebración. Ospitalea / Hospital · Argazki galeria / Galería de fotos |
 DBH / ESO Elkarbizitza Senda Vivan eta IrrisarrinConvivencia en Senda Viva e Irrisarri DBHko 1. mailako ikasleen Senda Vivako egonaldiak elkarbizitza eta bertako atrakzioez gozatzea uztartzen ditu. DBHko 2. mailako ikasleen Irrisarriko egonaldian, berriz, elkarbizitza eta abentura dira ardatz. La estancia de 1.º de ESO en Senda Viva combina la convivencia y las atracciones del recinto. Por su parte, la estancia de 2.º de ESO en Irrisarri une convivencia y aventura. Senda Viva · Argazki galeria / Galería de fotos Irrisarri · Bideoa ikusi / Ver vídeo |
 DBH · KIROLA / ESO · DEPORTE Saleskup 3x3: txapelketa eta sariakSaleskup 3x3: torneo y premios 3x3 Saleskup futbol txapelketak gazte eta familia ugari bildu ditu. Alebin eta infantil kategorietako lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuek sariak jaso dituzte, baita kiroltasunagatik nabarmendutako gazteek ere. Eskerrik asko parte hartu eta animatzera etorri zareten guztioi! El torneo de fútbol 3x3 Saleskup ha reunido a numerosos jóvenes y familias. Se ha premiado a los tres primeros clasificados de las categorías alevín e infantil, además de reconocer la deportividad de varios participantes. ¡Gracias a quienes habéis participado y animado! Argazki galeria / Galería de fotos Argitalpena / Publicación |
 BATXILERGOA / BACHILLERATO Erasmus+: Aurich dugu hurrengo helmugaErasmus+: próximo destino, Aurich Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek Erasmus+ nazioarteko topaketa batean parte hartuko du Aurichen (Alemania), abenduaren 4tik 11ra. Alemaniako, Finlandiako eta Errumaniako ikasleekin elkartuko dira; estereotipoak izango dira topaketaren ardatza. Un grupo de 1.º de Bachillerato participará en un encuentro internacional Erasmus+ en Aurich (Alemania), del 4 al 11 de diciembre. Se reunirá con estudiantes de Alemania, Finlandia y Rumanía en una edición centrada en los estereotipos. Argazki galeria / Galería de fotos Argitalpena / Publicación |
 JARDUERAK / ACTIVIDADES Odol-ematea: hitzalditik ekintzaraDonación de sangre: de la charla a la acción Nuria Patiñok, dohaintzen saileko arduradunak, odola segurtasunez emateko informazioa eskaini zuen sentsibilizazio-hitzaldi batean. Ondorengo odol-emate jardunaldian, ikasle eta irakasle asko hurbildu ziren dohaintza egitera. Nuria Patiño, responsable del departamento de donaciones, ofreció una charla de concienciación con información para donar de forma segura. En la posterior jornada de donación, numerosos estudiantes y docentes se acercaron a donar sangre. Argazki galeria / Galería de fotos Argitalpena / Publicación |
 OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA / FP BÁSICA AGIPADekin mendekotasunei buruz hizketanHablamos de dependencias con AGIPAD AGIPAD elkarteko kideek Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei mendekotasunei eta droga-kontsumoari buruzko hitzaldia eskaini diete. Saioan, gai horien inguruko informazioa partekatu dute ikasleekin. Miembros de AGIPAD han ofrecido al alumnado de FP Básica una charla sobre las dependencias y el consumo de drogas. Durante la sesión han compartido información sobre estos temas con los estudiantes. Argazki galeria / Galería de fotos Argitalpena / Publicación |
Salestarrak Magale · Urnieta Gure Berriak · Urriko berriak / Noticias de octubre |